XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ni etsi gaizto eginda bizi nintzen ontzian.

Automata batek bezala betetzen nituen nere eginbeharrak.

Ene gogoetak Luzaro-n zeuden.

Nere kamarotean sartu ohi nintzen eta haren erretratoa ez nuen begietatik apartatzen.

Zeinen luzeak irudi zitzaizkidan itsasaldi egunok!

Zeinen ikaragarri tropikotako zeru urdin hau!

Bidaiatik itzulian nentorrelarik, gauetan Hego-Gurutzea bistaz galtzen nuenean eta Ipar-izarra eta bi Hartz-emeak La Estrella Polar y las dos Osas somatzen hasten nintzenean, lasaiago irizten nion neure buruari.

Europa-ra alderatzean, lurrin ontzien txistu jotzeak entzutean uluka luzeak bailiren, ezin esan halako alaitasun bat somatzen nizun.

Aukera sortzen zenean, Bordele-ra iristean lurrin-ontzi bat hartzen nuen, Luzaro-n egun bakar bat egingo banizun ere.

Bestela, ontzian gelditzen nintzen, Mary-ri iskribatzen.

Orduraino kezkatan euki ninduen Joane Agirre ene osabaren izen korapiloak Bordele-n topatu zizun argi.

Bazen han marinel zahar bat itsasora irtetzeari utzi ziona eta nautika gaietako dendatxo bat zuena.

Horra bada, nondik eta nola, gizon hau neure osaba Joane-ren itsaslagun izan zen, eta jakingarri berriak eman zizkidan Mary-ren aitaz.

Egun batean, itsasoratzeko prestaerak egiten ari nintzela, Dama Zuri zeritzan goletaren kapitana bisita moduan etorri zitzaidan, Errekalde nere adiskidearen gomendiozko gutun Carta de recomendación bat zekarkidalarik.